Kontserbagarri

Kontserbagarria mikroorganismoek elikagaiak hondatzea galarazten duen gehigarri-mota da. Elikagaien bizitza erabilgarria luzatzen du.[1] Kontserbatzaileek, naturalak izan arren, muga ofiziala dute. Kontserbatzaileak ez dira elikagaietan bakarrik erabiltzen, kontserbatzaileak behar dituzten beste produktu batzuk ere badaude, hondatu ez daitezen.

Egoera txarrean dauden elikagaiak pozoitsuak eta kontsumitzaileen osasunerako oso kaltegarriak izan daitezke; horren adibide clostridium botulinum bakterioak sortutako toxina botulinikoa da, gaizki esterilizatutako kontserba eta hestebeteetan nahiz ontziratutako beste produktu batzuetan agertzen dena.

  1. Euskalterm: [Elikagaigintza Hiztegia] [2015]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy